Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna Antzuolan ospatuko da aurten

Maider Arregi 2015eko apirilaren 9a

Iaz, Oñatin ospatu zen Debagoieneko Nagusien Dantzari eguna

Apirilaren 18an, zapatua, Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna ospatuko da. Aurten, Antzuolak jasoko ditu bailarako dantzariak. Lore Gazteak (Arrasate), Arrostaitz (Arrasate), Oñatz (Oñati) eta Oinarin (Antzuola) dantza taldeek hartuko dute parte, hain justu ere.

Aurten, gainera, lehen aldiz, arratsaldez ospatuko da Debagoieneko Nagusien Dantzari Eguna. Eta bigarren urtez, zapatuan egingo da dantza-festa. 17:30ean kalejira egingo dute eta 18:00etan Herriko Plazan ordezkari bakoitzak bere saioa eskainiko du. Gero, lagun giroan, afaria egingo dute eta kontzertua ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak