Zapatuan bistaratuko dute Olamendikoen omenezko plaka

Goiatz Arana Begiristain 2015ko api. 8a, 19:00

Zapatuan, apirilak 11, izango da ekitaldia, 12:00etan, Torresoroan. Olamendikoen omenez bertan ipini duten plaka bistaratuko dute eta modu horretan eskertuko diete egindako ekarpena: Olamendiko senar-emazteek diru kopuru garrantzitsua utzi zioten udalari herentzian gizarte zerbitzuetan gastatzeko eta, horri esker, jubilatuentzako gimnasia parkea egin dute Torresoroa atzean, besteak beste. Herritar oro dago gonbidatuta ekitaldian parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak