Egubakoitzean plantilla batekin marraztu zuten margotu beharreko irudia. Zapatuan eta domekan koloreztatu dute. Antzuolako trenbide zaharra, animaliak, ikasleak, jostailuak, panpinak eta beste hainbat elementuk dute tokia eskolako patioan. "Auzolana, elkartasuna, adiskidetasuna... Horiek guztiak islatu gura izan ditugu muralean. Antzuolarron bizikidetzaren murala izango da", dio zinegotziak.
Murala bukatu barik geratu da. Oraindik ez dute zehaztu noiz emango dioten azken ukituak.