Ikusleen partetik erantzun ona izan zuen atzo iluntzean Antzuolako Torresoroan Atea Teatrok eskaini zuen 'Zu gabe' antzezlanak. 50 pertsona inguru gerturatu ziren Alex Tellok idatzi eta zuzendu duen eta protagonista moduan Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa dituen obra ikusteko. Bertan kontatzen den istorio gordinak bat baino gehiago ezustean harrapatu zuen arren, gustura eta zenbait kasutan hunkituta irten ziren ikusleak aretotik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.