Azken minutuan eta penaltiz irabazi du Antzuolak

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 28a, 19:30

Antzuolako Eztala futbol zelaian jokatuko dute gaur partida 16:30ean

Partidua amaitzeko 15 minutu falta zirela sartu du partiduko lehen gola Zarautzek. Etxekoen lehena 80. minutuan sartu du Hernandezek eta bigarrena Letek, penaltiz, 90. minutuan. 2-1 irabazi dio Antzuolak Zarautzi, Eztalan.

Antzuola taldeko Jon Muruamendiaratz entranatzailearen esanetan, "partidu eskasa izan da, alde bietatik, gainera. Baina bukaera ikaragarria izan da. 15 minutu falta zirela sartu dute eurek gola. Handik bost minutura berdindu egin dugu eta azken momentuan, 90. minutuan, gure aldeko penaltya sartu egin dugu". Danel Hernandezek sartu du antzuolarren lehen gola, eta Markel Lete Altzeta-k, bigarrena.

Emaitzak poztasuna eman die Antzuolako jokalariei. "Partidu hau baino hobeak jokatu ditugu, baina markagailuari buelta ematea eta azken unean irabaztea ederra izan da", adierazi du entrenatzaileak.

Datorren partidua Azkoitiko Anaitasuna taldearen aurka jokatuko du Antzuolak, apirilaren 19an.

Gainerako neurketak

Ohorezko Erregionalean:

  • Hondarribia- Aloña Mendi: 0-0
  • Beti Gazte-Bergara: 1-0
  • Hernani-Aretxabaleta: 1-0

Erregional Preferentean:

  • Getariako Keta-Mondra: 0-0
  • Aretxabaleta B-Ilintxa: 0-1

Emakumeen Erregionala:

  • Oiartzun-Mondra: 2-0
  • Eibar-Arizmendi: 0-5

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak