Elayn, euskaraz funtzionatzen duen enpresa baten errealitatea ezagutu dute. Aldi berean lan munduan euskararen normalizazioaz eta migrazioaz hausnartu gura izan dute.
"Elayko zuzendaritza eta hizkuntza batzordeko kideak jarrera bikaina eskaini digute. Enpresaren balioak eta hizkuntzarako eta kontrataziorako politikak esplikatu dizkigute. Beraien gertutasuna eta erakutsi duten konpromiso sozialak giroa atsegina bilakatu du. Beraiendako, baina, migratzaileen errealitate profesionala eta soziala oraindik ezezagun samarra dela aitortu digute. Gure bisitari esker, gertutik ezagutzeko aukera izan dute. Guztiok ados, lehenengo pausu bat besterik ez da izan. Elkarbizitzan eta elkarlanean asko dugu elkarri eskaintzeko", azaldu dute Banaiz Bagaratik.
/cache/ElayEuskaraplus_3(1)_content.jpg)