Uzarragako maldak iazko irabazle Ciryl Bartheren ordezko bila dabiltza

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 18a, 17:10

Ciryl Barthe, iaz, helmugan.

Datorren zapatuan Uzarragako maldetan batuko dira gazte mailako ziklista onentsuenak. Hala, Antzuolako lasterketak hasiko du bailarako proben egutegia, iazko ibilbideari eutsiko dion 81 kilometroko lasterketarekin. 

Datorren zapatuan. hilak 21, Uzarragako maldetan batuko dira gazte mailako ziklista onentsuenak. Hala, Antzuolako lasterketak hasiko du bailarako proben egutegia, iazko ibilbideari eutsiko dion 81 kilometroko lasterketarekin. 

Uzarragakoa Gorlako Igoeraren bezperan izan ohi bada ere, federazioak eskatuta lasterketa astebetez aurreratu dute antolatzaileek. Hala, iaz Uzarragako maldek etorkizun polita izan dezakeen ziklista bat azaleratu zuten, Iparraldeko Cyril Barthe. Orduan UC Orthez taldean lehiatzen zen, eta urte polita egin ostean Miguel Madariagak Euskadi  EDP taldera ekarri du. Aurten ere txukun dabil, martxo hasieran jaioterrian egiten duten lasterketa irabazi berri duelako Barthek.  

Iaz esprint estuan 

Iazko Uzarragako igoerak azken segundora arte eutsi zion emozioari, segundo bakarreko tartea atera ziolako Barthek Mikel Alonsori. 

Zapatuan (16:00), ziklistek birritan egingo dute Antzuolatik irten eta Oñatiko Zubillaga auzoraino joan-etorria. Handik bueltan, Etxe-Zuriko zubi parean ezkerrera hartu eta Uzarragako igoerak dituen bi kilometroetan erabakiko da garailea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak