Kontaketa aberasteko, euskal kantutegian ezagun egin diren edo propio okasiorako jarritako bertsoak gehituko zaizkio. Ipuin kontaketa domekan, 18:00etan Torresoroan da. 5 eta 12 urte artekoendako da. Kontalaria: Ibai Esoain Arruti. Iraupena: 50 minutu.
Gaur, antzerkia
Hora libre, Ipintzako bigarren batxilergoko ikasleek egindako antzezlana gaur 21:00etan ikusgai. Tartean da Olatz Abasolo antzuolarra.