Orain dela lau urteko egoera ez dela asko aldatu azpimarratu du Ormazabalek. Baina, ahaleginak egingo dituela Antzuolako EAJk dio: "Aukera badago eta zerrenda antzuolarrekin osatu gura dugu, esperantza daukagu. Gauzak asko aldatu ez diren arren, espero dugu zerrenda ateratzea".
Martxoan ez, baina, apirilerako prest izango du Antzuolako Uri Buru Batzarrak aukeratutako alkategaia eta zerrenda.