Eibartarra da, hango Udalean zinegotzi, 53 urte ditu eta abokatua da eta, hain zuzen, arlo horietan izandako esperientziak "Antzuolari proiektu sinesgarria eta lanean eta elkarrizketan oinarritua" eskaini ahal izateko balio diola diote. Hala dio PSE-EE PSOEk zabaldutako oharrean, hain zuzen, "Antzuolan PSE-EEk ordezkatzen duen topalekuari bidea eman" behar zaiola, "Bildu eta Aralarren ereduarekin pairatutakoaren aurrean". Donostia, Irun, Eibar, Errenteria, Pasaia, Andoain ala Zumarragan bezala, sozialisten kudeaketaren eredua ekarri gura du Antzuolara alkategaiak.