Martxoak 8 aldarrikatzeko gaztetxoek egindako pankarta zabaldu dute elkarretaratzean

Maider Arregi 2015eko martxoaren 9a

Martxoak 8 aldarrikatzeko eta aste morea borobiltzeko, elkarretaratzea egin zen Herriko Plazan atzo, domeka. 30 lagun inguru batu zen bertan. Gazte txokoan ere, aste morea landu dute eta gaztetxoek parte hartu zuten. "Genero tailerrak egin ditugu. Parte hartu duten gaztetxoak gustura aritu dira. Gainera, elkarretaratzean izan ginen eta  egindako pankarta erakutsi genuen", azaldu du Itsaso Garmendia gazte txokoko arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak