Aste morea borobiltzeko elkarretaratzea domekan

Maider Arregi 2015ko mar. 6a, 11:10

Martxoak 8, Emakumeen Langilearen Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko helburuz, hainbat ekintza egiten dihardute antzuolarrak. Aste morea, Udalaren, gaztetxearen eta gazte txokoaren arteko elkarlana izan da. Hala, domekan, martxoaren 8an, bukaera borobila emango zaio. Izan ere, elkarretaratzea egingo da Herriko Plazan 19:00etan hasita eta gazte txokokoek egindako murala izango da bertan.

Dokumental emanaldia

Martxoaren 11n, eguaztena, Arrakala dokumentala izango da ikusgai gaztetxean, 18:30ean hasita.
Arrakala, Bilgune Feministak eta Topatu.info komunikazio proiektuak elkarlanean abiatu tako ekimena da. Testigantzetan oinarritutako dokumentala da. Heteroaraua deritzotena gainditzeko asmoz sortutako tresna, ekimena da Arrakala.
Guzti hori, modu parte-hartzaile eta dinamikoan egin gura dute, gainera. Arrakala.net webgunean elkarrizketen aurrerapenak argitaratu dituzte dagoeneko. Baina, egunerokoa ere jasoko da; izan ere, jendea prozesuaren parte izatea du asmo. "Hau beste arrakala baten hasiera besterik ez da. Arrakalak badira eta bagara. Haitza hankaz gora jarri nahi dugulako, lurrikararen beldurrik gabe. Haitzaren ertzetik, mundua arrakalatzera goaz", diote ekimenaren bultzatzaileek.
Guzti honen berri, gertutik, gaztetxean izango duzue eguaztenean, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak