Fly Shitek hemeretzi urte beteko ditu aurten. "Betiko ildo beretik jarraitzen dugu baina beste buelta erdi bat eman diogula uste dugu. Asko erritmo ertainak dira, baina, Fly Shiten etiketa ere hor dago: erritmo aldaketak, intentsitate aldaketak... Azken finean, denborak aurrera egin ahala influentzia berriak xurgatzen dituzu eta nahitaez igartzen dira. Eskola zaharreko hardcoretik gatoz, baina hortik hasita hainbat adar ditugu gustuko", diote. Bilbotik datorren Control de Plagas taldea ere indartsu taularatuko da, 22:30ean hasita.