Berelanen estatutu proposamena ez da onartu

Maider Arregi 2015eko martxoaren 5a

Errore bat gertatu da bideoa igotzeko orduan. Saiatu berriro edo jarri gurekin harremanetan.

Martitzen arratsaldean, Antzuolako ohiko osoko bilkura egin zen. Berelan, Lehiakortasun eta Berrikuntza Foroa, izan zen osoko bilkuran eztabaida gai nagusia. Orain dela zazpi urte Bergaran hainbat enpresa, norbanako eta unibertsitatek sortutako ekimena da Berelan. Helburua, bailarako enpresa eta lan egoera bultzatzea eta indartzea du. Ekimen horrek aurrera egin dezan estatutuen beharra dauka. Baina, Berelanen estatutu proposamena ez zen onartuta geratu Bilduren aldeko bost botok ez baitzuen gehiengo absolutua eskuratu. EAJ, abstenitu egin zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak