Gervasio Legorburu antzuolarra hil da

Gervasio Legorburu, Euskal Herriko Txistularien Elkarteak egindako omenaldian. Argazkia: Antzuolako Udala ('www.guregipuzkoa.net')

Gaur hil da Gervasio Legorburu (Antzuola, 1930). Txistularia zen Legorburu eta makina bat lan egin zuen txistuaren alde Antzuolan, baina ez txistuaren alde bakarrik: Antzuolako dantzarien bultzatzaile eta laguntzaile nagusia ere izan zen hainbat hamarkadatan. 2003an, Herriko Bandera (herrita bati ematen zaion oroigarri gorenena) eman zion Antzuolako Udalak.

2003an, Euskal Herriko Txistularien Elkarteak zilarrezko domina eman zion; eta 2008an, herriko Oinarin dantza-taldearen omenaldia jaso zuen, Karmele San Sebastianekin batera.

Antzuolako kantu eta jolasak biltzeko lanean ere oso lagungarriak izan ziren berak emandako azalpenak, eta Ahotsak.eus-en badaude bere pasarte batzuk grabatuta.

Lizarraga auzoko Ugartetorre baserrian jaio zen.

Lehen bi argazkietan, Gervasio Legorburu txistulariari urrezko domina emateko ekitaldia; hirugarrenean, bere omenezko erakusketa. Argazkiak: Antzuolako Udala ('www.guregipuzkoa.net')

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.