Nagore Laffageren gaineko dokumentala gaur gaztetxean

Maider Arregi 2015eko martxoaren 4a

Martxoak 8, Emakumeen Langilearen Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko helburuz, hainbat ekintza egiten dihardute antzuolarrak. Hala, gaur, martxoak 4, Nagore dokumentala izango da ikusgai gaztetxean 18:00etan hasita. Jarraian, aste morea dela eta, Udalak, gaztetxeak eta gazte txokoak elkarlanean prestatu duten egitaraua:

Aste moreko egitaraua

  • Martxoak 8, domeka, elkarretaratzea, 19:00, Herriko Plazan. Bertan, gazte txokokoek egindako murala izango da.
  • Martxoak 11, eguaztena, Arrakala dokumentala gaztetxean, 18:30ean.
  • Gazte txokoan genero ikuspegiko tailerrak egingo dituzte aste bukaera honetan eta hurrengoan: otsailaren 28an eta martxoaren 1ean; eta martxoaren 7an eta 8an.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak