Martxoaren 8aren harira ekintza ugari antolatu dituzte Udalak eta gazte txokoak

Maider Arregi 2015eko otsailaren 26a

Martxoak 8, Emakumeen Langilearen Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko helburuz, Antzuolako Udalak eta gazte txokoak makina bat ekintza antolatu dituzte egunotarako. Zapatuan, otsailak 28, sabel dantza tailerra egingo da Torresoroan. Jarrain elkarrekin prestatu duten egitaraua:

Martxoak 8, egitaraua

  • Otsailak 28, zapatua, sabel dantza tailerra Torresoroan.
  • Martxoak 4, eguaztena, Nagore Lafageren gaineko dokumentala gaztetxean, 18:30ean
  • Martxoak 8, domeka, elkarretaratzea, 19:00, Herriko Plazan. Bertan, gazte txokokoek egindako murala izango da.
  • Martxoak 11, eguaztena, Arrakala dokumentala gaztetxean, 18:30ean.
  • Gazte txokoan genero ikuspegiko tailerrak egingo dituzte aste bukaera honetan eta hurrengoan: otsailaren 28an eta martxoaren 1ean; eta martxoaren 7an eta 8an.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak