Euskal presoen eskubideen alde giza katea egin dute

Maider Arregi 2015eko otsailaren 24a

Antzuolako Udalak, EH Bilduk eta Ez dut moztuko bizarra! taldeak deituta, giza katea egin zuten Euskal Presoak Euskal Herrira zioten izarak esku artean zituztela hainbat herritarrek.

"Adierazpen askatasunaren aurkako eraso berri bat salatu nahi dugu; Espainiako Gobernu delegazioaren salaketari jarriki, Donostiako Auzitegi Probintzialak udaletxeko balkoian dagoen Euskal Presoak Euskal Herrira dioen kartela kentzeko agindu dio Antzuolako Udalari", azaldu dute.

Era berean, presoen oinarrizko eskubideak aldarrikatu dituzte eta presoek jasaten duten dispertsioa salatu. "Antzuolarrei dei egiten diegu presoen eskubideen defentsarekin bat egiten dutela adierazteko", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak