'Ehuntzen' kanpainarekin bat egin dezakete herritarrek Aratuste-domekan

Maider Arregi 2015ko ots. 12a, 11:07

'Ehuntzen' ekimena aurkeztu du Antzuolako Gure Esku Dagok. 30 pertsona inguru batu zen Zurrategiko kioskoan erabakitzeko eskubidea herrira zabaltzea helburu zutela. 

'Ehuntze' kanpaina eta tutoreen papera zein den azaldu zuten aurkezpenean. "14 tutore lortzea dugu helburu eta tutore bakoitzak tela baten ardura izango du. Telako 20 pertsona sareratuko dira, beraz 280 pertsona sareratzea da gure helburua", azaldu du Gure Esku Dagok.

Domekan Aratusteetako festa aprobetxatuz, atxikimendua adirezazteko postua jarriko da. Kolorez josita ikurrin dantza egingo da eta herritarren trapu zaharrekin jositako ikurrina erabailiko da bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak