"Hautagaitza hau, urtarrilaren 8an herritarrekin batera Antzuola aldatzen (h)ari gara izenburuarekin eginiko lehen bileran herritarren proposamenen artean lehenetsia izan zen", azaldu du Antzuolako EH Bilduk. "Lehen batzar horretan gainera, lau urteko agintaldiaren balorazioa ere egin genuen", nabarmendu dute.
Herritarrei deia
Hala, herri programa osatzeko helburuaz, bilerak egingo ditu EH Bilduk herrian. Bigarren bilera, otsailaren 26an, eguena, egingo da Olaran Etxeko aretoan, 18:30ean. Antzuolako EHBilduk herritar guztiak gonbidatu nahi ditu bileran parte har dezaten. "Asmoa da, guztion ekarpenekin guztiona izango den programa eratzea", gaineratu du.