Santa-eskean aterako dira gaur Anelkar eta abesbatza

Maider Arregi 2015eko otsailaren 4a

Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatuko dute antzuolarrek. Ohiturari eutsiz, santa-eskean irtengo dira gaur Anelkar eta abesbatza 18:30ean Herriko Plazatik. Helburua da, batzen den dirua Kongo eta Senegalen martxan dauden proiektuetara bideratzea. Herritar denei egin die parte-hartzeko deia. Auzoko ekimeneko parte-hartzaileek, esaterako, bat egingo dute.

Auzoko egitasmoak gaurko dei berezia egin du (18:30ean Olaranen): "Oraingo honetan deialdi berezia egin nahi dizuegu noizbait Auzokon parte hartu duzuen guztioi; baita ezagutzeko gogoz zabiltzatenoi ere. Aurtengo egutegia betetzeko zuen argazkiak falta zaizkigu. Hala, aste honetan egingo dugun bigarren argazki saiorako gonbita egin nahi dizuegu. Etorri dotore-dotore eta ekarri Euskal Herriko edo beste herrialde bateko gauzaren bat 2015eko gure egutegian azaltzeko". Argazkia atera ondoren abesbatzarekin eta Anelkarrekin bat egingo dute Auzoko ekimeneko parte-hartzaileak santa-eskean aritzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak