Ahaldun nagusia Antzuolan izango da bihar herritarrekin hitz egiten

Jon Berezibar 2015ko urt. 28a, 08:00

Martin Garitanok eta aldundiko alor bakoitzeko zuzendariek bilera irekia egingo dute Olaranen (19:00). Herritarrekin Herrira izeneko egitasmoaren barruan etorriko da ahaldun nagusia Antzuolara, herriko errealitatea ezagutu eta herritarrekin zuzeneko harremana izateko helburuarekin.

EGITARAUA

10:30 Martin Garitano diputatu nagusiari harrera udaletxeko sarreran. Udal ordezkari eta langileekin bilera, udalbatzar aretoan.
11:00 Erretiratuen elkartekoekin bilera.
11:30 Egingo duten errotondara bisita.
12:00 Kooperatibetara bisita.
12:00 Matz-Erreka
12:45 Goizper
13:40 Lapatza baserri ekologikora bisita.
16:00 Bidegorria. Goiko geltokian. Auzolanean + Aldundiak egindako bidegorria. Taldekoekin bilera eta ibilalditxoa.
17:30 Txikitxoko-Gaztetxoko. Erabiltzaileekin topaketa.
18:00 Gaztetxea. Erabiltzaileekin topaketa.
18:30 Aniztasuna lantzen duten Auzoko Programakoekin bilera.
19:00 HERRI BILERA, Olaran etxean. (Interpretazio zerbitzua egongo da)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak