Musean, Gotzon Gabilondok eta Xabier Altzelaik bigarren urtez jarraian jantzi dute Antzuolako txapela

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko urtarrilaren 25a

Antzuolako mus txapelketako finalak jokatu dituzte gaur: bigarren urtez jarraian, Gotzon Gabilondo eta Xabier Altzelai izan dira irabazleak. Igor Larrea eta Xabi Arregiren aurka irabazi dute.

Finalerdiak

Finalerdiak izan dira: Asier Unamuno eta Mikel Gabilondo, Gabilondo eta Altzelairen aurka; eta, Markel Lete eta Gorka Etxezarreta Larrea eta Arregiren aurka.

Lete eta Etxezarreta hirugarren postuan geratu dira eta Unamuno eta Gabilondo laugarrenean.

Gipuzkoako txapelketa

Lau bikote horiek otsailaren 21ean Alegin jokatuko den Gipuzkoako txapelketan parte hartuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak