Domekan jokatuko da mus txapelketako finala

Maider Arregi 2015eko urtarrilaren 20a

"Partaidetza polita eta giro ezin hobea aurtengo herriko mus txapelketan", gustura azaldu da Jesus Kortabarria Kaxeta antolatzailea. Domekan, hilaren 25ean, erabakiko da herriko txapelketako irabazlea zein bikote izango den.

Urtarrilaren 25eko finalean, ondorengo bikoteak leihatuko dira: Juan Simon eta Beñardo; Asier eta Beko; Igor eta Xabi; Itturriotz eta Arimendi; Gotzon eta Xabier; Altzeta eta Benittu; Antton eta Juan Migel. Horietatik lauk parte-hartuko dute Debagoieneko txapelketan, domekan, Arinen 16:30ean hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak