Iaz, zenbait konponketa lan egin zituen Udalak; besteak beste, bankuak eta espaloiak konpondu ziren Ttipi Ttapak eskatu moduan. Orain, hilerrirako bidean dagoen hesia konpondu du Udalak. Hain justu ere, hesiari falta zitzaizkion egur xaflak jarri dizkiote hesia guztiz lotuz.
Landatxopekoak oso gustura daude Udalak azaldutako jarrerarekin. "Balorazioa oso ona da; hartu-eman ona izan dugu Udalarekin. Orain, beste talde bat formatzen ari da herriko erretiratu guztien artean Herri Lagunkoiak izenekoa", azaldu du Landatxopek. Hala, Ttipi Ttapa taldeak egindako lanaren erreleboa aurrerantzean, Herri Lagunkoiak taldeak hartuko du.