"Lehen kanporaketa lau bikoteren artean jokatu zen; Juan Simonek eta Bernik osatutako bikoteak lortu zuen lehen finalerako txartela", azaldu du Jesus Kortabarria Kaxeta antolatzaileak. "Asteon hiru kanporaketa daude eta ea bikoteak animatzen diren parte-hartzera".
Finala, urtarrilaren 25ean, Arin jatetxean 16:30etik aurrera egingo da.
Zortzi erregetara jokatuko da eta bikotearen kide bat antzuolarra izatea eskatzen da. Hala, senidetasun lotura duen kanpoko batekin edo Antzuolan lan egiten duen batekin osa daitezke bikoteak. Ez da onartuko biak kanpokoak izatea.