Urtarrilaren 17an, zapatuan, Donostian manifestazioan deitu dute hainbat eragilek; Giza eskubideak, bakea eta konponbidea izango du leloa. 17:00etan hasiko da, Antiguako tunelean. Besteak beste, Lokarri, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, ELA, LAB eta Bilgune Feministak babestu dute protesta. Zapatuko manifestaziora joateko autobusa Antzuolako autobus geltokitik irtengo da 15:40ean. Manifestaziora joateko, gaztetxean eman daiteke izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.