Antzuolako 8 Miliak lasterketan izena emateko epea egubakoitzean zabalduko da

Maider Arregi 2015ko urt. 10a, 15:09

Aurten, hirugarrenez egingo da Antzuolako 8 Miliak lasterketa otsailaren 22an. Kirola bultzatzea eta guztiondako jai herrikoia egitea du helburu antolakuntzak aurtengoan ere. Interesa dutenek izena eman dezakete urtarrilaren 16an www.kirolprobak.net webgunean 09:00etatik aurrera.

Baina Udalak, herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmoz, doako 10 izen-emate zozketatu nahi ditu. Bertan parte-hartzeko bidali e-mail bat izen-abizenekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin kirola@antzuola.eus helbidera. Zozketa urtarrilaren 15ean egingo da. Telefonoz zein www.antzuola.com webgune bidez jakinaraziko dira irabazleak.

Egitaraua:

-10.30: A8M Helduen Mendi Lasterketako irteera. 16-17 urteko gazteek parte-hartzeko gurasoen baimena sinatuta bidali behar dute antzuolako8m@gmail.com helbidera.

- 11.00: A8M Minimotoen lasterketa (txikienentzako). Plastikozko motortxoa eta kaskoa parte-hartzaileek ekarri beharko dute eta sinatutako gurasoen baimenak bertan jasoko dira. Froga bakoitzaren ostean hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile guztientzat.

- 13.00ak inguruan, sari banaketa.

OHARRA: Antolakuntzatik adierazi nahi dute lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezalaxe lan ezberdinetarako bolondresak behar dituztela. Denetariko lanak izango dira baina ez konplikatuak (bidea markatu, kruzeak egin, horniduretan egon, etab.)  Laguntzeko prest daudenak e-mail bat bidali beharko dute izen abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak