Urtarrilean hasiko da auzo-konposta Antzuolan

Maider Arregi 2015ko urt. 9a, 13:07

Urtarrilean hasiko dira antzuolarrak auzo-konposta egiten. Sei guneetako lan nagusiak eginda daude. Hala, ondorengo asteetan, lanekin bukatu eta herritarrei ikastaroak eskainiko zaizkie auzo-konpostarekin has daitezen.

Martxa onean doaz auzo-konposta guneetako lanak. Antiguan, Sagastin, Lizarragan, Ibarrondon, San Joxepen eta Errekalden daude guneak eta guztietan lurra botata dago eta egokituta auzo-konposteko ontziak gainean jartzeko. Datorren astean jarriko dituzte ontziak eta zenbait guneetako argiteria jartzeko lanak ere egingo dituzte. Parte-hartzeko izena eman duten 40 familiek ere ikastaroa ondorengo asteetan jasoko dute.

Ondoren, abian izango da auzo-konposta Antzuolan. Harrera ona izan du auzo-konpostak antzuolarren artean. Denen artean adostu dute-eta zeintzuk izango diren guneak. Parte-hartzeaz eta herritarren harrerarekin ere gustura azaldu da Antzuolako alkatea Ima Beristain. Auzo-konposta egiten dutenek %25eko hobaria izango dute zaborraren tasan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak