Hauek dira kanporaketen egunak: urtarrilaren 9an, 22:15ean, Mox tabernan; urtarrilaren 16an, 22:15ean, Gailur tabernan; urtarrilaren 17an, 16:00etan, Ongi Etorri jatetxean; eta urtarrilaren 18an, 16:30ean Eperra elkartean. Finala, urtarrilaren 25ean, Arin jatetxean 16:30etik aurrera egingo da.
Zortzi erregetara jokatuko da eta bikotearen kide bat antzuolarra izatea eskatzen da. Hala, senidetasun lotura duen kanpoko batekin edo Antzuolan lan egiten duen batekin osa daitezke bikoteak. Ez da onartuko biak kanpokoak izatea.