Emakumezkoak nagusi Landatxopeko karta txapelketan

Maider Arregi 2014ko abenduaren 29a

Giro ederrean bildu ziren Landatxope erretiratuen elkartean pasaden abenduaren 22an. 83 lagun inguruk urteroko txistorra-jana egin zuten. Ondoren, karta txapelketako sari banaketa izan zen. Musean, gizonezkoak nagusi; Puntxoan, briskan eta tutean, aldiz, emakumeak garaile. Debagoieneko txapelketan parte hartuko dute udaberrian irabazleek.

Karmen Egañak eta Sabina Agirrek tute txapelketa irabazi zuten; Antoni Egañak eta Jesusa Etxanizek puntxoko txapelketa; Beatriz Gabarainek eta Dolores Saizek briskakoa. Felix Alonso eta Mariano Urrutxi musean nagusitu ziren. Irabazleak garaikur eta xanpain botilekin argazkietan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak