Olentzero eta Mari Domingi kantuz hartuko dituzte herritarrek

Maider Arregi 2014ko abe. 19a, 08:01

 
Lehen aldiz, abenduaren 24an, 18:30ean, Olentzero eta Mari Domingi San Josetik jaistean Herriko Plazara zuzenean joan aurretik bidean zehar abestu egingo diete herritarrek. Ondoren, ekitaldi nagusia izango da eta txikitxoenek gutuna emateko aukera izango diete Olentzeroren laguntzaileei.

Goizean baina, 11:00etan, herri eskolako ikasleen eta gurasoen eskutik kalejira izango da Errekaldetik abiatuta (euria egiten badu eskolako patioan). Abenduaren 26an, gaztetxean, kontzertuak izango dira: Hibakusha eta Taupada taldeekin. Urte berriari ongi-etorria emateko, urtarrilaren 1ean, Arrolan, salda eta txistorra banatuko da ohiturari eutsiz.

Santo Tomas festa

Abenduaren 21ean, Txistularien kalejira izango da 10:00etan, herriko kaleetan zehar. Gaztetxokokoek Zurrategin txorixo pintxoak jarriko dituzte salgai, 18:30ean; baita Euskararen egunerako eginiko txapak ere.
Abenduaren 22an, astelehenean, Landatxope elkartean txistorrada egingo dute bazkideentzat; karta txapelketako sari banaketa ere egingo dute.
Astelehen arratsaldean, abenduaren 22an, Musika eskolako ikasleek Gabonetako kontzertua eskainiko dute 18:30ean, Torresoroan.

Haur parkea, urtarrilean

Herriko txikitxoek urtarrilaren 4an, domekan, dute haur parkeaz gozatzeko aukera. Ohi moduan, eskolako patioan jarriko dute goizez eta arratsaldez: 11:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean, hain zuzen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak