Herriko eraikin eta espazio publikoen erabilera hausnartzeko eta aztertzeko prozesua abiatu zuen Udalak uztailean. Eraikinak eta espazioak zein egoeratan dauden, ze erabilera duten eta herritarren premietara egokitzeko egin beharrekoa zehazteko enpresan bat kontratatu zuen Udalak. Diagnosi horrek aurrera darrai. Baina, udal arduradunen nahia izan da diagnosi hori herritarrekin partekatzea eta adostea. Hori horrela, batzar irekia egingo dute herritarren ekarpenak eta iradokizunak jasotzeko.