Bi aldare
Antzuolako erdi gune historikoa ezagutzeko bisita Antiguako ermitan hasiko dute. Erromaniko garaiko eliza da, Santiagoko bidean dagoena. Barruan hainbat aldare ditu: ezkerrean Santo Kristoa eta eskuinean Doloreetako Ama. Azken hori 1696an eraman zuten Arrasatetik. Ermitako irudi aipagarriena 103 zentimetroko Andre Maria da. XIII. mende amaiera eta XIV. mende hasierako egurrezko irudia.
Horiek erakusteaz gain, elizaren gaineko beste hainbat datu emango ditu Iturbek.
Parrokian ere bai
Antiguako ermita ezagututa, Herriko plazarako bidea hartuko dute. Tartean, Antiguako kalbarioa ezagutuko dute: 1970. urtera arte ermita aurrean egon zen eta 1993an egun dagoen lekuan kokatu zuten. Ostean, XVI. mendeko Antiguako errota, Iriarte baserriak, eta Gurutze Bidetik geratzen diren bi gurutzeak eta Antzuolako hiru etxe zaharrenak gertutik ikusteko aukera egongo da.
Errukizko Amaren parrokia izango da azken-aurreko geldialdia. 1524. urtean eraiki, eta 1540an egun dagoen tokia ipini zuten. Kanpandorrea 1866.ekoa da eta egungo erretaula 1585ekoa. Irudi asko ditu: Loiolako San Inazio, San Frantzisko Xabier, San Juan Bataiatzailea, Jesusen Bihotza, Asisko San Frantzisko...
Bisita Herriko plazan bukatu dute: udaletxea eta Bizkalatza eta Goenaga etxeak ikusten.