Bazkide kanpaina ipiniko du martxan Aiastui ziklismo elkarteak

Mireia Bikuña 2014ko aza. 24a, 14:52

Aiastui Txirrindulari Elkarteak ez ohiko batzarra egin berri du, eta bazkide kanpaina martxan ipintzea adostu du. "Aspaldian utzita daukagu bazkide zerrenda eta bultzada berria eman gura diogu. Bazkide egin gura duenak 10 euro ordaindu beharko du urtean", diote zuzendaritza batzordeko kideek. 

Bazkide kanpainarekin batutako dirua, bereziki, Uzarragako Igoera finantzatzeko erabiliko dute. "1986. urtean Euskal Herriko Itzuliak utzitako diruarekin dihardugu probak antolatzen. Oraindik badaukagu dirua, baina, guk antolatzen ditugun probak mantendu gura baditugu, bazkideen eta babesleen laguntza behar dugu", diote zuzendaritzakoek. 

Bi proba urtero

Aiastui  Txirrindulari Elkarteak bi lasterketa –gazteendako Uzarragako Igoera eta 23 urtez azpikoendako Antzuola Saria– eta umeendako challengea antolatzen ditu urtero. Uztailean egiten den Antzuolako Saria Udalak ordaintzen du. Aldiz, Uzarragako Igoera, babesleen diruari esker estaltzen da. "Gaur gaurkoz Uzarragako Igoera ez dago arriskuan, baina diru- iturriak topatzea komeni zaigu etorkizunari begira", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak