Bi goleko abantaila izan arren, berdindu egin zuen Antzuolak

Mireia Bikuña 2014ko aza. 16a, 13:15

Beste kolpe gogor bat jaso zuen Antzuolak zapatuan Estalan. Eskura zuen partidua berdindu egin zuen Martuteneren kontra. Jon Muruaren taldea 2-0 aurreratu zen atsedenerako, baina ez zen gai izan abantaila mantendu eta partidua irabazteko.

"Gogorra izan da, baina lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen. Hirunaka lortu behar ditugu puntuak", esan zuen partiduaren bukaeran entrenatzaileak. 

Lehen zatian 2-0... 

Lehen zatian ondo kokatu ziren zelaian etxekoak. Puntuak behar-beharrezkoak zituzten eta kontzentratuta irten ziren zelaira.Lerroak ondo ipintzearen ondorioz, segituan jarri zitzaien alde partidua etxekoei. 10. minutuan Aranbarrik lehen gola sartu zuen. Zailena egin ostean, gai izan ziren markagailua handitzeko. Hala, 20. minutuan Imanolek bigarren gola sartu eta lehia bideratuta utzi zuen.

Itxura ona emanez, antzuolarrak norgehiagoka eskutan zutela joan ziren aldagelara. 

... eta bigarrenean, 2-2 

Baina, bigarrenean egoera goitik behera aldatu zen. Martutenek estutu egin zuen etxeko taldea eta lerro artean geratzen ziren espazioak itxi egin zituzten. Gainera, Antzuolaren atezainak egindako hutsa aprobetxatu zuten donostiarrek lehen gola sartzeko. 65. minutua zen.

Martuteneren golaren ostean urduri ipini ziren antzuolarrak. Donostiarrek aldiz aurrera egin zuten berdinketaren bila eta lortu zuten. 85. minutuan langara bidali zuten jaurtiketa. Aldaratzeak Antzuolaren atezainaren bizkarrean jo eta sarera sartu zen. Binako berdinketa.

Azken minutuetan nahi eta ezin ibili ziren etxekoak. Burumakur bukatu zuten lehia. Sailkapeneko azken lekuan jarraitzen dute lau punturekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak