Anbulantzia bat, ospitale gela bat eta nerabe bat, galduta dagoen nerabe bat, hori da Etzak lo hartu antzezlanaren abiapuntua. 30 minututan nerabea emozio bidai batean sartuko da, eta berarekin batera Olaran dorrean zeuden ikusleak. Bakarrizketa istripu baten osteko 'shock' egoerak eragindako terapia moduko bat da, eta gazteak, bikote harremanak, homofobia edo maskulinatosunari buruzko bere gogoetak kontatu zituen arretaz entzuten zegoen ikuslego baten aurrean.
Inolako ordenarik gabe guztiok esan ditugun esaldi edo egoerak irudikatu zituen gazteak, gogoetak ikusleari utziz. Emozio eta energia elkartruke interesgarria izan zen atzokoa.
Antzezlan osoan zehar, ikusleak bere besaulkitik mugitu ez ziren arren, apurka-apurka istorioan murgildu eta gaztearen erritmoak astindu zituen.
Solasaldia ostean
Ander Azurmendiren ahotsaren oihartzuna desagertu aurretik, bertaratu zirenekin bi ordu inguruko solasaldia egin zuten, antzerkian jorratutako gaiak eztabaidatzeko.