Narruola lantegiak, ateak itxi zituenean, Udalari utzi zion materiala. Egun, material hori dago lokalean. Asmoa, posible den heinean, erakusketa antolatzea dela azaldu dute Udaletik.
Asteburuan auzolanean, Narruolako lokala txukundu dute brigadako kideek eta zenbait herritarrek. "Aurreko astean ere aritu ginen lokala txukuntzeko lanetan; aurretik lurra egokitu dugu eta gaurkoan pisu handiena duen materiala beste lokal batetik Udalaren Narruolako lokalera ekarri dugu", azaldu du brigadako langileak.
Narruola lantegiak, ateak itxi zituenean, Udalari utzi zion materiala. Egun, material hori dago lokalean. Asmoa, posible den heinean, erakusketa antolatzea dela azaldu dute Udaletik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.