Besteak beste, hitzarmen berria sinatuko dute eta antzuolarrek eskainitako zuhaitza landatuko da; ondoren aperitifa, pilota partiduak eta bazkaria izango da. Arratsaldean, kantu saioa Kiki Bordatxo eta haren lagunekin; gazteendako ere kontzertuak: Goliath, Governors eta Ze esatek!. Udalak autobusa jarriko du, debalde. Izena udaletxean –kultura@antzuola.net edo 943 766 246– eta gaztetxean eman daiteke. Azken eguna: urriak 20.