Elkartetik balorazio oso positiboa egin dute. Jubilatu elkarteak eskertu nahi du, hiru irteeretan parte hartu duten denei; gonbidapena ere egin nahi diegu urriaren 28an egingo dugun laugarren eta aurtengoz azken irteeran parte har dezaten", gaineratu dute.
Irteera Lodosara
Urriaren 22an Lodosara joango dira Antzuolako erretiratuak (irteera 8:30ean ohiko lekuan). Joan gura dutenek izena eman beharko dute urriaren 14an edo 15ean. Erretiratuen elkarteko bulegoa zabalik izango da 16:00etatik 18:00etara bitartean. Autobusean 60 lagunendako lekua dagoela ohartarazi du Landatxopek. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da.