Antzuolak eta Beti Gaztek berdindu egin dute: 0-0

Mireia Bikuña 2014ko urriaren 5a

Garaipena behar zuen Antzuolak Beti Gazteren kontra, baina berdinketarekin konformatu behar izan zuen. Gol aukera garbiak izan zituzten etxekoek, baina ez zuten asmatu azken metroetan.

Lehen zatia goitik behera menderatu zuen Julen Muruaren taldeak. Ointzek eta Danelek izan zituen aukera garbienak. Lesakarrek apenas sortu zuten arriskua lehen zatian.

Bigarrenean, apur bat jaitsi zen etxekoen intentsitatea. Penaltia eskatu zuten Beti Gazteren arean, Oinatz zangotrabatu zutenean, baina epaileak ez zuen ezer adierazi.

Bi puntu

Ohorezko Erregional Mailako lau jardunaldi jokatu ostean, bi puntu lortu dituzten antzuolarrek: bi berdinketa eta bi porrot. Hurrengo partidua Elgoibarren jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak