Dirua batzeko marmitakoa, pastak eta tea eskaini zituzten Zurrategi plazan. Baita antzuolarrek eurek eginiko tortillak ere. Izan ere, herritarrek patatak tortillak egiten dituzte; ondoren, Anelkarrekoei eman eta eurek saltzeko. Erakundeko kideak pozik azaldu dira jendeak izandako parte-hartzearekin. "35 tortilla jaso ditugu eta 200 lagun inguru etorri dira festara", adierazi du Jabier Etxaniz, Anelkarreko kideak. Prestatuta zituzten mahaiak ere jendez bete ziren. Horrela, balorazio positiboa egin du Etxanizek; nahiz eta, iluntzean botatako euri zaparradak festa pixka bat goibeldu zuen arren. Izan ere, bota zeuen euriaren ondorioz, marokoar tea eta pastak Zurrategiko arkupean hartu behar izan zituzten.
Proeiktuetarako laguntza
Batutako dirua oso lagungarria izango da. "Orain jasotako diruarekin eta gure boluntarioen laguntzarekin, Kongoko eta Senegaleko proiektuek beste bultzada bat jasoko dute", esan du Etxanizek.