Zugarramurdi eta Sara arteko ibilaldia egingo dute hilaren 28an senidetzea ospatzeko

Maider Arregi 2014ko irailaren 19a

Aiherra-Antzuola senidetzearen 30. urteurreneko ospakizunak irailaren 28an, domekan, hasiko dira. Egingo den lehen ekintza, Zugarramurdi eta Sara arteko ibilbidea izango da. Arrolak eta Udalak antolatuta, "ibilbide polita" eta "familia giroan" egiteko aproposa izango dela diote.

Irteera ordua: 9etan. Sagastiko autobus geltokitik.

Ibilbidea: mendian elkartuko dira Nafarroa Garaia eta Lapurdiko mugan. Antzuolarrak Zugarramurditik abiatuko dira; aihertarrak, Saratik. 12:30ean elkartuko dira bi herriak bat eginda.

Bazkaria: Saran. Norberak eramango du.

Izen ematea: Gaztetxean edo udaletxean (kultura@antzuola.net edo 943 766 246).

Izena emateko azken eguna: irailak 24, eguaztena.

Antolatzaileak: Arrola, Gaztetxea, Beltzuntze elkartea, Aiherrako Herriko etxea eta Antzuolako Udala.

Autobusa debalde izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak