Antzuolako EHBilduk zerbitzu sozialen murrizketak salatu ditu

Maider Arregi 2014ko ira. 17a, 11:02

Antzuolako EHBilduk lana eta zaintza bateratzeko diru-laguntzen gaineko prentsa oharra kaleratu du:


"Azken hilabeteotan etengabe entzun izan diogu Eusko Jaurlaritzari "pertsona helburu" duela, irrati eta abarretako kanpainetan. Hitzak ez datoz ekintzekin bat ordea. 2014ko lana eta familia bateragarri egiteko diru-laguntzak abuzturako amaitu dira. Eta ez, ez da izan diru eskaerak handitu  direlako. Atal honek 35 milioi euroko aurrekontua zeukan 2010ean; 17 milioikoa, berriz, 2014an. Hau da, beste hainbat zerbitzu sozialek bezala, murrizketa handia jasan dute lana eta familia bateratzeko diru-laguntzek, 4 urtean erdira murriztu direlarik. "Pertsona helburu" omen dute, baina horren beharrezko ditugun zerbitzuetan murrizketak egiten dituzten bitartean, Abiadura Handiko Trenak 350 milioi euroko aurrekontua izan du 2014an.
 Antzuolako EHBildutik adierazi nahi dugu ez dugula bat egiten zerbitzu sozialen murrizketak dakartzaten politika hauekin eta herritarrekin eta herritarren zerbitzura lan egiteko konpromisoa berresten dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak