Anelkarrek herritarrak tortilla ekartzera animatu gura ditu aurtengo Elkartasun festara

Maider Arregi 2014ko ira. 19a, 11:56


Aurtengo Elkartasun Festa irailaren 19an egingo du Anelkarrek. "Hasiera batean gaur egin nahi genuen, baina Kalegoiko jaiak direnez, atzeratzea erabaki dugu", azaldu digu Anelkarreko kide den Jabi Etxanizek.
Zurrategin egingo da aurtengo Elkartasun Festa, 19:30ean  hasita.

Herritarren tortillak

Anelkarretik herritarrei dei berezia egin nahi diete festan parte-hartzeko eta tortillak egitera animatzeko. "Herritarrek egindako tortillak banatuko ditugu. Anelkarretik animatu gura ditugu antzuolarrak tortillak egiteko. Guk egindako marmitakoa ere dastatzeko aukera egongo da", dio. Aurten gainera, nobedadeaz dator festa: "Postre gisa Marokoko tea dastatzeko aukera egongo da". Marokoko bi emakumek egindako tea izango dela gaineratu du Etxanizek. Teari laguntzeko, pastak ere jarriko dituzte.

Dirua Kongo eta Senegalera

Anelkarrek Kongo eta Senegalen abiatutako proiektuak diruz laguntzea du helburu urtero antolatzen den festak. "Tortillaz, marmitakoaz, edariez eta bestelakoekin lortutako dirua Kongo eta Senegalen ditugun proiektuak indartzeko eta mantentzeko bideratuko ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak