Larrunera irteera senidetzearen urteurren festari hasiera emateko

Maider Arregi 2014ko ira. 11a, 11:06

Ondorengo hiru hilabetetan, Antzuola eta Aiherra ospakizunetan murgilduta egongo dira. Izan ere, bi herrien arteko senidetzeak urteurren borobila bete du: 30. urteurrena, alegia.

Ekitaldien aurkezpena Baionan egingo da hilaren 23an. Udalak aurreratu du, baina, iraila, urria eta azaroan barrena ekintza ugariz gozatzeko aukera egongo dela bai Antzuolan eta baita Aiherran ere.

Larrunera irteera

Irailaren 28an, Arrola Mendi taldeak eta Udalak, elkarlanean, Larrun mendira igoera antolatu dute. Ospakizunei hasiera emango dien lehen ekitaldia izango da. Udalak autobusa jarriko du, eta doakoa izango da. Izena udaletxean edo gaztetxean eman beharko dute parte hartu gura duten herritarrek.
Bertan, aukera egongo da Beratik oinez edo trenean igotzeko Larrunera. Ondoren, mokadutxoa egingo dute.

Askotariko ekintzak

Urrian eta azaroan, hitzaldiak egingo dira. Eneko Bidegainek Euskal Herria eta lehen mundu gerra solasaldia eskainiko du; Xebax Christyk, aldiz, Euskoa monetaz berba egingo du.
Bestalde, Aiherran urteurren ospakizuna egingo da urriaren 25ean. Bertan, senidetzearen hitzarmen berria sinatuko dute. Azaroan, aldiz, festa Antzuolara ekarriko dute eta bazkaria egingo dute hitzarmen berria sinatuz. Musika eta bertsolariak, besteak beste, ez dira faltako eguna borobiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak