Ekaitz Olalde: "Done Jakue bidea betidanik egin gura izan dut"

Maider Arregi 2014ko ira. 5a, 11:51

Oporraldia aprobetxatuz, udan, Donejakue bideko hainbat etapa egitera animatzen da bidaiari asko. Abuztuan, aukera hori egin du Ekaitz Olalde antzuolarrak. Errioxako Santo Domingo de la Calzada herritik abiatu zuen abentura.

"Neskalagunak iaz bederatzi etapa egin zituen eta aurten ni ere animatu naiz. Iaz utzitako tokitik abiatu gara neskalaguna eta biok Oñatiko eta Bartzelonako bi lagunekin batera". Lau etapa egin dituzte, 100 bat kilometro guztira. "Egunean 25 bat kilometro egin ditugu, lau etapatan banatuta. Bukaerara, baina, ez gara iritsi. Hankan ateratako baben minagatik itzuli egin behar izan genuen". Italiar asko ikusi dituztela bidean dio: "Bertako jende gutxi ikusi dugu, gehienak kanpotarrak, italiar asko. Oinez nahiz bizikletaz jende dezente ikusi dugu". Esperientzia ezberdina eta berria izan dela dio Olaldek: "Probatu nahi izan dudan esperientzia izan da. Zonarik beroenean barrena ibiltzea tokatu zaigu. Azken etapan hamabi kilometrotan bakarrik ibili gara; ezer inguruan eduki gabe. Horrek ibilbidea gogortu du. Nire burua ezagututa, mendian errazago, gusturago ibiliko nintzateke".
Oztopoak oztopo, berriro bueltatzea ez du baztertzen Olaldek. "Agian, datorren urtean berriro egingo ditugu Donejakue bideko etapa gehiago bukaerara iritsi arte".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak