Udal zerbitzuek ordutegi berezia izango dute abuztuan

Maider Arregi 2014ko uztailaren 25a

Udaletxeak ordutegi berezia izango du abuztuan. Hala, bulego orokorrak eta gizarte zerbitzuak goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu batak arte zabalik egongo dira herritarren zerbitzura.


Bake epaitegiak normaltasunez jardungo du. Ohi moduan, eguenetan 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, hain justu ere. Liburutegia eta udal gimnasioa itxita egongo dira abuztuan.
Herriko kirol instalazioak, aldiz, –pilotalekua eta Eztala futbol zelaia– abuztuan, egun osoz zabalik izango dira herritarrek erabiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak