Alarde bustia izan da aurtengoa

Imanol Gallego 2014ko uztailaren 19a

Aurtengo alardeko irudi bat.

Euripean egin behar izan dute jaietako ekitaldi nagusia Antzuolan. Lehen batailoia plazara iritsi orduko hasi da euria, baina ekiltadiak ez du aldaketarik jasan. [ARGAZKIAK]

Fusilariak, danbor-joleak, kanoi-eramaileak, mairuaren eta buruzagien guardia eta segizioak herritik desfilea egiten zuten bitartean, plazan dantzariek euren saioa egin dute. Horren ostean, Antzuolako kapitainak hitza hartu, eta alardean oinarri historikoa azaldu du. Bukatzeko Mairuak Antzuolaren subiranotasuna onartu du, eta bi bandoetako buruzagiak udaletxean sartu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak