Mairuaren alardearen zain

Imanol Gallego 2014ko uztailaren 19a

Bergarako bandaren emanaldia.

Arratsaldean Mairua herrira iristen den bitartean musikak girotuko du Antzuola. Goizean zehar, Bergarako bandak kalejira egin du herriko kaleetatik zehar eta eguerdian Zurrategin kontzertua. Horren ostean, antzuolarrak bazkaltzera joango dira, arratsaldeko ekitaldi handirako indarrak hartzera. Alardearen ostean, gazteek Minority Of One, Mc Onak eta Los Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertua izango dute txosnetan. [ZAPATUKO EGITARAUA]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak